Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Sustraiak Dantza Taldearen urteurren jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko dira

2025/05/31
Sustraiak Dantza Taldearen urteurren jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko dira

Sustraiak Dantza Taldeak urriaren 11ko “Mende erdi herria dantzan jarriz” jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko ditu.

Hasiera honetan entseguak astearteetan (20:00etan) eta larunbatetan (17:00etan) izango dira.

50 urte hauetan Sustraiak Dantza Taldeko kide izan den edonor gonbidatua dago, bai dantzari izandakoak eta direnak (ikastaroetakoak barne), bai musikariak.

Animatu eta parte hartu!!!