Sustraiak dantza taldeak ‘Mende erdia herria dantzan jarriz’ emanaldi arrakastatsua eskaini zuen pasa den larunbatean

Urtea hasi zenetik makina bat jarduera antolatu dira taldearen 50. urteurrena dela eta. ‘Mende erdia herria dantzan jarriz’ emanaldia izan da ekitaldirik garrantzitsuena eta giro ederrean burutu zen jaialdia.
Dantza ikuskizun berezia izan zen, urte hauetan guztietan taldearen parte izan ziren eta diren kideetako askok eta askok hartuko baitute parte. Guztira 200 dantzarik baino gehiagok hartuko zuten parte, baita hainbat musikarik ere.
Sustraiak Dantza taldearen ibilbideko adin desberdinetako dantzariak elkartu ziren, aspaldi dantza egin gabekoak, ikastaroetan parte hartutakoak, eta egun taldearen parte direnak, hala nola.
Taldearen errepertorioan garrantzia handia izan duten dantzak taularatu ziren ekitaldian; guztiak dantza mistoak. Urtez urte, Sustraiakek landu dituen ildoak erakusten dituzte dantza horiek: Gipuzkoako dantzen berreskuratzea, genero berdintasuna, dantza txapelketei emandako bultzada, ikastaroei eskainitako denbora… Belaunaldi desberdinetako herritarrak elkarrekin dantzan ikusteko aukera paregabea izan zen, taldearen ibilbidea omentzeko balio izan duena.
Ospakizunekin jarraitzeko, emanaldiaren ondoren bazkari erraldoi batez gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaile guztiek, azokan. Jaialdian dantza egin zuten dantzariak, zein taldearekin lotura izan duten bestelako kideak elkartu ziren bertan.