Sustraiak Dantza taldeak 50 urte. “Oso ondo…berriro!” dokumentalaren estreinaldirako sarrerak 22.00tako paserako soilik
2025/03/18

Sustraiak Dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta hori aitzakia harturik “Oso ondo…berriro!” dokumentala egin du.
Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan eta 22:00etan, Legazpiko Latxartegi Aretoan. Lehenengo saioarako (19.00)sarrerak agortu dira dagoeneko baina 22.00etako saiokoa oraindik eskuragarri daude.
Emanaldietarako sarrerak Kultur Etxeko Harreran eskuratu daitezke, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00. Bakoitzak gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu.
TRAILERRA HEMEN IKUSI: