Silo bolak egiteko plastikoen bilketa zerbitzua
2025/09/19

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.
Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude:
2025 urtea | 2026 urtea |
Irailak 16 | Urtarrilak 20 |
Urriak 21 | Otsailak 17 |
Azaroak 18 | Martxoak 17 |
Abenduak 16 | Apirilak 21 |
| Maiatzak 19 |
| Ekainak 16 |
Horretarako, aurrez itxitura bat jarriko da bilketa puntuetan eta plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da.
Herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:
- Hegialde auzoan, “tiro al plato”ko instalazioen sarreran
- Brinkola auzoan, zerrategian.
Oharrak:
- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.
- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAN SOKAK.
- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.
- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.
Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora edo Udaletxera bertara.