Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Shayda” Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan, martxoak 7, 19.00tan, Iratzarri Emakume Elkartearekin elkarlanean

2025/02/28
“Shayda” Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan, martxoak 7, 19.00tan, Iratzarri Emakume Elkartearekin elkarlanean

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Iratzarri Emakumeen Elkartearekin elkarlanean, eta martxoaren 8aren atarian, Noora Niasariren “Shayda” filma eskainiko dute datorren martxoaren 7an arratsaldeko 19.00tan.

Sinopsia:

Shayda, Australian bizi den emakume irandar bat, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-zentro batean dago, Mona bere 6 urteko alabarekin. Hossein senarrarengandik ihes egin eta dibortzioa eskatu ondoren, Shaydak borroka egingo du Monarentzat normaltasuna mantentzeko. Egoera berriak eta neskatoak aita betetzera behartuta dagoen bisita-erregimenak tentsioa areagotzen dute egunez egun, baina ez dute bizitza berri bati ekiteko gogoa murrizten.(FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Noora Niasari

Gidoia: Noora Niasari

Aktoreak: Zar Amir-Ebrahimi, Leah Purcell, Mojean Aria, Jillian Nguyen,…

Argazkia: Sherwin Akbarzadeh

Generoa: Drama/ Familia. Inmigrazioa. Amatasuna.

Iraupena: 117m minutu

Urtea: 2023

SARRERA DOAN