Sara Escudero legazpiarrak eta Lur Lacasta Lezoarrak irabazi dute Legazpiko VIII Gazteen Aurresku Txapelketa

Urtarrilaren 10ean, larunbata 16:30etatik aurrera jokatu zen Latxartegi aretoan, Legazpiko VIII. Gazteen Aurresku Txapelketa.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 26 neska-mutil aritu ziren, bi sailetan banaturik. Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Araitz Mantxola Gabiria, Mikele Balenciaga Vaz, Nora Lafuente Arizti eta Sara Escudero Mujika legazpiarrak aritu ziren.
Bi orduko ikuskizunaren ondoren, Idoia Besada, Maria Ferreiro eta Mattin Etxebeste epaileen arabera, A saileko txapelketan irabazlea Legazpiko Sara Escudero Mujika izan da izan zen, bigarrena eta hirugarrena Lezoko Lucia Haro Martin eta Errenteriako Alain Mujika Indakoetxea izan zirelarik. Lehenengo legazpiarraren saria Sara Escuderok jaso zuen eta irakaslearen saria Irati Olaizola Goñirentzat izan zen.
B sailean aldiz, irabazlea Lezoko Lur Lacasta Santisteban izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak herri bereko Hugo Haro Martin eta Gorane Villa Martin izan zirelarik. Sail honetan lehenengo legazpiarraren saria Nora Lafuente Ariztik jaso zuen, irakaslearen saria Mikel Esnaolak jaso zuelarik.
Sariak banatzen Miryam Galilea, Legazpiko Kultur Zinegotzia, Naroa
Sánchez, Sustraiak Dantza Taldeko kidea, eta Mattin Etxebeste, Gipuzkoako
Euskal Dantzarien Biltzarreko epaileak aritu ziren.
Legazpiarrek bikain aritu ziren oraingoan ere, ikasturtea indar handiz hasi dutelarik.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini
duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker
hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkie.