Santikutz Txirrindulari probaren historia urtez-urte 90. urteurrenean (1929-2024) erakusketa martxoaren 15etik 28ra Kultur Etxean
2025/03/10

Erakusketa berri bat hartuko dut Kultur Etxeak martxoaren 15tik 28ra. Sebastian Santesteban Zabaletaren eskutik datorkigu oraingoan eta 90 urte bete dituen Santikutz Txirrindulari probaren historia azalduko digu urtez-urte.
Erakusketan 500 bat argazki ikusi ahal izango dira 100 koadrotan banatuta, Legazpin ospatutako 90 edizio edo proba guztienak (1929-2024) urtez-urte bakoitzaren datu
edo argibide eta xehetasun guztiekin.
Irekiera ekitaldia martxoaren 15ean, larunbata, egingo da eguerdiko 12:00etan Legazpiko Kultur Etxeaneta proba hauetan irabazle izandako hainbat txirrindulari bertan izango dira.
Ondoren, martxoaren 17tik 28ra, ikusgai egongo da Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
