Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Santa Zeziliako kontzertu bikaina. Argazki galeria

2024/11/27
Santa Zeziliako kontzertu bikaina. Argazki galeria

Larunbatean Urbeltz Pilotalekuan ospatu genuen Santa Zezilia kontzertua. Bertan Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda izan genituen hauek ikuskizun bikaina eskaini zutelarik.

Musika taldeek sustaturik, DANA-k kaltetutakoentzat diru bilketa aurrera eraman zen, jasotakoa Gurutze Gorrira bideratu zutelarik, Valentzian aurrera eramaten ari diren lanetan laguntzeko. Guztira 1205,15€ bildu ziren.

Eskerrik asko Legazpiar guztioi zuen aletxoa jartzeagatik!

Ikusi kontzertuan ateratako argazkiak