San Joan sua eta erromeria gaur, ekainak 23 astelehena, 22:30ean
2025/06/23

Ekainaren 23an, astelehena, San Joan bezpera, ohiko ekitaldiak izango ditugu Legazpin, herriko hainbat talde eta elkarteren elkarlanaren fruitu, eta horietako azkena izango da San Joan Sua eta erromeria.
Hona aurtengo egitaraua:
22:25: Txalaparta deia (Megafoniaz).
22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Goiz Deia Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek.
- Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
- Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
- Erromeria: Goiz Deia Txistulari taldearekin. Beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.