Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Joan sua ekitaldiko Dantza saiorako entsegu orokorra ekainaren 18an, asteazkena, 20:15ean Azokan

2025/06/12
San Joan sua ekitaldiko Dantza saiorako entsegu orokorra ekainaren 18an, asteazkena, 20:15ean Azokan

San Joan bezperako tradiziozko ekitaldi honetarako dantza saio herrikoirako ikastaro-entseguak martxan daude joan den maiatzaren 21etik. Gainera San Joan zortzikoaren pausoak norbere kasa ikasteko bideoa ere zabaldu da.

Baina eguna gerturatzen ari zaigun honetan, ikastaroetan zein norbere kasa ikasi duten guztiak deitu nahi zaituztegu azken entsegu orokorrera. Hitzordua:

Ekainak 18, asteazkena,  20:15ean, Legazpiko Azokan.