Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Joan bezpera Legazpin. Ekainaren 23an, astelehena, Armen Alardea eta San Joan sua

2025/06/19
San Joan bezpera Legazpin. Ekainaren 23an, astelehena, Armen Alardea eta San Joan sua

Ekainaren 23an, astelehena, San Joan bezpera, ohiko ekitaldiak izango ditugu Legazpin, herriko hainbat talde eta elkarteren elkarlanaren fruitu.

Hona aurtengo egitaraua:

ARMEN ALARDEA

18:00: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).

18:30: Armen Alardearen hasiera.

19:00: Geldiunea Bikuña Jauregian.

20:00: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.

 

SAN JUAN SUA

22:25: Txalaparta deia (Megafoniaz).

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek.

  • Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
  • Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
  • Erromeria: Goiz Deia Txistulari taldearekin. Beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.