Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Inazio 40-48 inguruko kontenedoreen kokapena aldatuko da, hasierako lekura bueltatuz

2025/05/12
San Inazio 40-48 inguruko kontenedoreen kokapena aldatuko da, hasierako lekura bueltatuz

Hilabete batzuk badira San Inazio 40-48 inguruko kontenedoreak lekuz aldatu zirela Sasietak kontenedoreak jasotzeko segurtasun arazoak zituelako. Aldaketa ikusita, San Inazioko 40-48 atarietako bizilagun talde bat hurbildu zen Udaletxera beraien kezka azalduz, kokapen berriak irisgarritasun arazoak ematen zituelakoan, eta honen kokapena berriro hasierako lekuan jartzea proposatu zuten (San Inazio 44 parean).

Udalak herritarren proposamena aztertu ondoren, eta Sasietak norabide berriarekin segurtasuna eta mugikortasuna bermatzen direla baieztatuta, aldaketa egiteko aukera zegoela ikusi zen. Lehen aipatutako atarietako arduradunekin bilera bat ospatu zen aldaketaren berri emateko eta aukera berri hau kontrastatzeko. Begi onez ikusi zuten bizilagunek, beraz, aurrera eramatea erabaki da: kontenedoreak hasierako lekuan jarriko dira eta segurtasuna bermatzeko errepideko norabidea ere aldatuko da.

Gaur astelehena maiatzak 12, San Inazio 40-48 atarien arteko errepidea norantzaz aldatzeko lanak hasiko dira. Hau kontenedoreak bere lekura bueltatzeko modua da, San Inazio 44ra alegia. Obrak aurrera eramaten diren bitartean, bertara sartzea mugatua egongo da, lanak lehen bait lehen amaitzeko asmoarekin.

Egingo diren lanak ondorengoak dira:

  • Errepideko marrak ezabatuko dira.
  • Pintaketa lan berriak egin eta bizpahiru seinale aldatuko dira.
  • Kontenedoreak bere lekura itzuliko dira, San Inazio 44 parera.

Lanak eguraldiari baldintzatuta egongo dira.

Barkatu eragozpenak.