“Romeo eta Julieta” Balletaren emanaldiak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berriari, urriaren 15ean
2025/10/08

Urriaren 15eko Romeo eta Julieta Balletaren emanaldiarekin emango zaio hasiera ikasturte berri honetako Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
Romeo eta Julieta balletaren lehen emanaldiak ez zuen batere arrakastarik izan. Aldaketa batzuk egin zituen musika egileak, Sergei Prokofievek, eta orduan lortu zuen izugarrizko arrakasta. Geroztik koreografo eta dantzari handienek lan egin dute ballet honekin.
Gaur eskainiko dizueguna Rudolph Nureyev handiak sortutako koreografia du, eta musika Vello Pähnek zuzenduriko Parisko L´Opéra Nationaleko Orkestaren esku dago.
IRAUPENA:127 min.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.