Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Romeo eta Julieta” Balletaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, otsailaren 11n eta 18an Kultur Etxean

2026/02/03
“Romeo eta Julieta” Balletaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, otsailaren 11n eta 18an Kultur Etxean

Romeo eta Julieta Balletaren emanaldia izango dugu otsailean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Bi zatitan eskainiko da, otsailaren 11 eta 18an, asteazkenak,  Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita. 

Lehen emanaldiak ez zuen batere arrakastarik izan. Aldaketa batzuk egin zituen musika egileak, Sergei Prokofievek, eta orduan lortu zuen izugarrizko arrakasta. Geroztik koreografo eta dantzari handienek lan egin dute ballet honekin.

Gaur eskainiko dizueguna Rudolph Nureyev handiak sortutako koreografia du.


Julieta:    Monique Loudières
Romero:     Manual Legris
Teobaldo:     Charles Jude
Mercuccio:     Lionerl Dlanoë
Benvolio:     Wilfried Romoli
Rosalina:     Karin Averty
Paris:     José Martinez
Lady Capuleto:     Clotilde Vayer
Lord Capuleto:     Olivier Patey
La Nodriza:     Annie Carbonnel

Parisko L´Opéra Nationaleko Orkesta
Zuzendaria: Vello Pähn

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.