Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Profesional mailako pilota partidak Santikutzetan.

2025/04/16
Profesional mailako pilota partidak Santikutzetan.

Aurtengoan ere, Santikutz egunez profesional mailako pilota partidak izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:

  1. Partida: Murua – Erostarbe // Senar - Ugartemendia
  2. Partida: Ezkurdia – Rezusta // Jaka – Mariezkurrena

Sarrerak 30€ balioko dute eseritakoak eta 20€ zutikakoak.

Sarreren gehienak, internetez jarriko dira salgai www.entradasfronton.com edo 688668673 telefonoz erreserba eginez.

Hala ere, eseritako 110 sarrera fisiko jarriko dira salgai Kultur Etxeko Harreran, apirilaren 23tik 29ra, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Denak salduko ez balira, maiatzaren 3an, 15:30ean Urbeltz Pilotalekuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.