Plazaolako aparkalekuen pintaketa lanak atzeratuta euriagatik
2025/07/23

Gaur, uztailak 23, aurreikusten zen Plazaolako aparkaleku-sistema berriaren seinalizaziorako pintaketa lanak egitea, baina atzeratu egingo da metereologia arrazoiengatik. Euria egiten duenean ezinezkoa da pintaketa lanak egitea.
Horregatik, eta udalaren esku ez dagoen eta bistan dauden arrazoiengatik, ahal bezain laster ekingo diegu pintaketa lanei. Aldez aurretik, jakinaraziko dugu aparkalekuak libre egon behar direla pintaketa lanak egiteko.