Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

PINTURA ERAKUSKETA: Ane Urzelai Olabide

2025/02/17
PINTURA ERAKUSKETA: Ane Urzelai Olabide

Ane Urzelai Olabide legazpiar gaztearen lanak izango ditugu ikusgai Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Otsailaren 21etik martxoaren 7ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Arte Ederretako azken maila egiten ari den legazpiar gazte honek, bere gradu amaierako lanerako froga moduko bat aurkeztuko digu egun hauetan.

Egilea albiste izan dugu joan den astean ere, berea baita Jaietako egitarauen azalerako irudia.

Erakusketaren irekiera ekitaldia otsailaren 21ean 19:00etan izango da. Gonbidatuta zaudete.