Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Piñata-tailerrerako plazak agortuta

2025/10/02
Piñata-tailerrerako plazak agortuta

Legazpiko Udalak Hotz Legazpi elkartearekin batera antolatu duen piñata tailerrak plaza guztiak bete ditu egun gutxitan eta, beraz, izena emateko prozesua itxita geratu da. Jarduera doakoa eta familiei zuzendutakoa izango da eta urriaren 12an egingo da herriko gizarte zentroan, 2025eko Kulturen Arteko Egunaren atarian.


Proposamen honek izan duen harrera onak berretsi egiten du herritarrek Kulturen Arteko Egunari lotutako jardueretan parte hartzeko duten interesa. Urriaren 18an, larunbata, izango da, aurreko urtean baina kultura gehiago egongo dira ordezkatuta eta programa zabalagoa izango da.


Udalak legazpiarron inplikazioa eskertzen du, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu egun nagusian aurreikusitako gainerako jarduerekin bat egitera. Egun hori bizikidetzarako, kultura-trukerako eta gozamen kolektiborako topagune bihurtuko da berriro.