Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Pazko astean, apirilaren 22tik 24ra Arantzako Aterpera, Sorgintxulorekin

2025/03/04
Pazko astean, apirilaren 22tik 24ra Arantzako Aterpera, Sorgintxulorekin

Izen-ematea martxoaren 5ean Sorgintxulo taldearen lokalean.

Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Nafarroako Arantzako aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean. Irteera apirilaren 22tik 24ra izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.

Ekintza honen bitartez, euskararen erabilera sustatu, Legazpitik kanpo egun batzuk pasa, teknologia alde batera utzi eta adin ezberdinetako beste koadrila eta nerabeekin harremanak izatea lortu nahi da.

Aldi berean, Sorgintxulo taldeak uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta begiraleak elkar ezagutzea da irteera honen helburuetako bat.

Izen-ematea asteazkenean, martxoaren 5ean egin beharko da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.). Gazte bakoitzak bere izena eta beste batena eman ditzake. Plaza kopurua: 40. Gehiago badira, zozketa egingo da: martxoak 7, ostirala, 17.30ean Kultur etxean.

Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:

-          Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)

-          65 euro

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

Informazio gehiago:

Esku-programa