Pantailen eragina haurren garapenean hitzaldia

Pantailen eragina haurren garapenean hitzaldia izango dugu datorren astelehenean, maiatzaren 19an, 18.00etan Kultur etxeko areto nagusian, Miren Ros, teknologiaren erabileran adituaren eskutik. Hitzaldia Legazpiko ALTXA BURUA ekimenarekin lankidetzan antolatu da.
Azken urteotan, pantailen erabilera nabarmen igo da eta pandemiak egoera larritu egin zuen biziki. Pantailek denongan duten eragina beldurgarria da, hartara, ikerketa geroz eta gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute.
Haurren kasuan, jaiotzen diren momentutik, pantailak dituzte inguruan. Eta egoera larria bilakatzen da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina hondatzailea delako.
Helduei pantailei begira ikusten gaituzte. Gu gara haien eredu. Berebiziko garrantzia du hasieratik, familiek informazioa jasotzea, erabilera propioaren inguruan hausnarketa egitea eta erabilera osasuntsu bat egiteko erabakiak hartzea.
Horretarako,hitzaldi honetan landuko diren puntuak hauek izango dira:
- Norberaren hausnarketa: pantailen erabileraren inguruan helduok dugun harremanari erreparatuko diogu eta gogoeta horretatik har ditzakegun erabakiak plazaratuko ditugu.
- Pertsonarengan eta bereziki haurrarengan pantailek duten eragina ikusiko dugu, zientziak zer dioen azalduaz.Haur txikien kasuan, bere garapen kognitibo, emozional zein sozialean duten eraginaz jabetzea oso garrantzitsua da.
- Baliabideakemangodituguetxeanpantailenerabileraeraegokiankudeatzeko.
- Kontzientziazioa piztuko dugu: gure haurrek, txikitatik, teknologiarekin garatzenhasten diren harreman horretan arreta jarriaz eta era osasuntsu batean bideratuaz.
- Bukaeran, solasaldi irekia eskainiko dugu, familiek izan ditzaketen galdera eta kezkei erantzuteko eta baita bizipenak elkarbanatzeko ere.
Hitzaldia Haur Hezkuntzako ikasleen familiei zuzendua da. Gerturatu zaiztezte! Aukera paregabea da gai garrantzitsu horri buruz elkarrekin hausnartzeko.
