Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Pan con Chile” kontzertua, Alaitasuna Errondailaren eskutik, urriaren 4n Latxartegi Aretoan

2025/09/26
“Pan con Chile” kontzertua, Alaitasuna Errondailaren eskutik, urriaren 4n Latxartegi Aretoan

Alaitasuna Errondailak bere urteroko jardunean eskaintzen dituen emanaldiez gain, kanpoko talde baten emanaldia ere proposatu eta kudeatzen du.

Aurtengoan, Iruñeako Pan con Chile taldearen emanaldia proposatzen digute, urriaren 4an, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Pan con Chile Iruñeako taldea da, 12 urteko esperientzia du eta Estatuko agertoki nagusietan aritu da. Bolero, bals, rantxera, kubatar, chachachá, bachata eta abarren abestiak 4 ahotsek, gitarra, requintoa, perkusio latindarra eta kontrabaxua lagun dituztela, bikain aitzinatzen dituzte. 10 aldiz baino gehiagotan aritu dira Iruñeko Gayarre Antzoki handian beti betetzen.

Ahots apartekin, taldeak bidaia bat egingo du bolero, rantxera, habanera eta balsetan zehar, betiko erritmoak berpiztuz. Los Panchos, María Dolores Pradera, Compay Segundo, Chavela Vargas eta Luis Miguel bezalako artista handiei omenaldia egingo diete, "Si nos dejan", "La flor de la canela", "Cantinero de Cuba", "México lindo y querido", "Quizá, quizá, quizá"... bezalako klasikoak interpretatuz.
Ekitaldi paregabea, abestuz eta gogoratuz gozatzeko.


Partaideak: Eduardo Solano (lehen ahotsa, bosgarrena eta zuzendaritza musikala); Ángel Ardaiz (bigarren ahotsa, marakak, legüero bonboa); Eduardo Larumbe; (hirugarren ahotsa, gitarra, lautea); Marcelo Escrich (kontrabaxua); Diego Salsamendi (tronpeta); Rafael Noa (bongós, marakak, gortina), Yarián Yaque Gutiérrez (kongak, tronboia), Javier Garayalde (klarinetea, zeharkako txirula).

Sarrerak Rondallako lokalean egongo dira salgai asteazken eta ostiraletan (19.00-21.00). Egunean bertan ere jarriko dira salgai, Latxartegi Aretoan, 18:00etatik aurrera 5€-tan.