Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu
2016/02/02

Aurtengoan inauterietako ostegun gizenarekin bat egiten badu ere, Santikutz abesbatzak ohiturari eutsiko dio, eta 19:00ean abiatuko dira farolak eta makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barna. Buztintegi abesbatza ez da aterako, kontrakoa iragarrita bazegoen ere.