“Oso ondo…berriro!” dokumentalaren aurkezpen ekitaldi irekia apirilaren 4an, ostirala, 12:00etan Kultur Etxean
2025/04/03

Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan (sarrerak agortuta) eta 22:00etan (sarrera gutxi batzuk geratzen dira), Legazpiko Latxartegi Aretoan.
Aurretik ordea, eguerdiko 12:00etan, estreinaldiaren aurkezpen ekitaldi irekia egingo dute Kultur Etxeko Areto nagusian. Parte hartuko dute:
- Asier Iriondo, dokumentaleko gidoilaria.
- Egoitz Legorburu, muntaia eta postprodukzioaz arduratu da.
- Iñaki Gereñu, Igora Filmsesko kidea. Grabaketa lanez arduratu da.
- Miryam Galilea, Legazpiko Udaleko kultura zinegotzia.
- Amaia Jimenez, Sustraiak dantza taldeko kidea eta gidoilaria.
TRAILERRA HEMEN IKUSI: