Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ongizate emozionalaren bueltan lanean, herriko ikastetxeetako LH6 eta DBH3ko ikasleak elkartu dira azokan

2025/06/12
Ongizate emozionalaren bueltan lanean, herriko ikastetxeetako LH6 eta DBH3ko ikasleak elkartu dira azokan

Ongizate emozionalaren gaian haur eta nerabeen ahotsa erdigunean jarri asmoz, lanketa bat egin da Legazpiko LH6ko eta DBH3ko ikasleekin.

Zehazki, herriko ikasgelak espazio zainduak eta seguruak izan daitezen, ongizate emozionalaren gaia landu da, begirada berdinen arteko harreman eta portaeretan eta horiek haur eta nerabeen ongizate emozionalean duten eraginean jarrita.

Gaur goizean zehar,lanketanpartehartuduten160ikasleinguruelkartudiraAzokan,eta hitzordu hori baliatu da herriari eta udal gobernuko ordezkariei egindako lana aurkezteko, ikasleen arteko harremanetan eragiteko eta ikastetxeetan egindako lanketetatik abiatuta, guztion artean herri mailarako dekalogo bateratu bat sortzeko.

Sortu dituzten dekalogoan ikusgai egongo dira kiroldegiko harrera eremuan.

Udaletik eskerrak ematea gustatuko litzaiguke gaur goizean zehar parte hartu duten eragile zein norbanako guztiei. Udaleko langileei, ikastetxe zein eragile ezberdinei, elhuyarreko aholkulariei eta Amaia Jimenez zein Ane Belokiri.

Hezkuntzaren bidez, hazten ari da gure herria eta horregatik, jarrai dezagun elkar zaintzen.

Mila esker bihotzez egindako lan guztiagatik!

¡Gracias de corazón por todo el trabajo realizado!