Onditz Esnaola D saileko Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusiko garailea

Maiatzaren 17an, D saileko Gazte mailako VII. Aurresku txapelketa jokatu zen Legazpin.
Bertan aritutako 13 dantzariek, honako hiru dantza hauek eskaini zituzten: Graziana, Desafioa edo Agurra eta Legazpi Zortzikoa.
Sariak eman aurretik Sustraiak Dantza Taldean bere 50 urtetan txapelketetan aritu
diren hainbat dantzarik Agurra eta Ormatxulo soinu zaharra dantzatu dituzte.
Euskal Dantzarien Biltzarreko kide diren Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuetek osatutako epai-mahaiak honako sailkapena egin zuen Legazpiko saioari dagokionean:
- Irabazlea: Onditz Esnaola (Lizartza).
- 2. Sailkatua: Nora Dávila (Zizurkil).
- 3. Sailkatua: June Aguado (Amasa-Villabona).
- 4. Sailkatua: Danel Castillo (Pasaia).
- 5. Sailkatua: Julen Lertxundi (Asteasu).
- 6. Sailkatua: Mairi Maya (Errenteria).
Irabazleak, Juan Mari Burguerak diseinaturiko eskultura eta kapitain-makila jaso ditu.
Sari nagusi hauetaz gain, beste sari batzuk ere banatu ziren:
- VII. Gazteen Mailako Aurresku txapelketako Ligaxkako irabazlea: Onditz Esnaola (Lizartza)
- Jantzi egokienaren saria: Naroa del Rio (Tolosa). Isabel Aztiria, Maria Luisa Mendizabal eta Olatz Urbietak osatutako epai-mahaiak hala erabakita.
- Irabazlearen irakasleari saria: Ane Urruzola.
- Lehen herritarraren saria: Jon Alberdi Garde (Legazpi)
Sariak ematen Legazpiko Alkatea den Eric Gálvez, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea
de Juan Mari Vallejo eta Sustraiak Dantza Taldeko kideak diren Olatz Urbieta eta Terese Altolagirre aritu dira.
Ekitaldiari amaiera emateko, Onditz Esnaola txapeldunak, saio guztian musikaz arduratu den Goiz Deia Txistulari taldeak jotako Agurra dantzatu du.
Bi legazpiar genituen sailkatuak txapelketako sail honetan, Jon Alberdi Garde eta Eider Carvallo Zabalo, eta beren lana bikain egin dute, ikasturtea oso ondo amaituz.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.
Eta gogoratu, maiatzaren 24ean, larunbata , A eta B sailen txanda izango dela Errenterian.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
Sara Escudero Mujika A Sailean, eta
June Osinalde Mendiola, Araitz Berasategi Armendariz, Nora Lafuente Arizti eta Nora Escudero Mujika-B sailean.
A saileko dantzariek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
B sailekoek Erribera eta Legazpi Zortzikoa.
