Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

'Ondarea bertatik bertara' Legazpin

2015/06/04
'Ondarea bertatik bertara' Legazpin
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, gure lurraldeko altxorrak ezagutzeko asmoz Gipuzkoako hainbat herritan egingo den 'Ondarea bertatik bertara' egitasmoaren bigarren saioa ere Legazpira iritsiko da.
 
Ekainaren 7an, igandea, 12:30ean, San Migel Galdategia eta lantegiko Memoria Historikoa. Gipuzkoako Ondare Industriala egitasmoa gauzatuko dute. Gaur egun Euskal Burdinaren Museoa den lantegiaren historia ezezaguna azalduko dute; eta halaber, Lan Munduaren Memoria Historikoan oinarritutako bideo emanaldia eskainiko dute.
 
Jarduera elebitan izango da, eta 2,5 €-ko prezioa izango du. Talde mugatuak direnez, aldez aurretik hartu behar da txanda (gutxienez egun bat lehenago), Mirandaolako Turismo Bulegora bertara joanda,  943730428/943731895 telefono zenbakietara deituta edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikora idatzita.