Olaria saria 2025 Chillidarekin lan egin zuten Patricio Echeverríaren langile guztiei aitortza da

Maiatzaren 3an, urtero legez, Olaria Sariaren banaketa ekitaldia egingo da. Aurten, Eduardo Chillida eskultorearekin bere lanik ikonikoenetako batzuetan estuki lankidetzan aritu ziren Patricio Echeverría enpresako langileei emango zaie. Aitortza honek eskultorearen ondare artistikoaren gauzatzean profesional hauek izan zuten funtsezko zeregina nabarmendu nahi du.
Lenbur Fundazioaren lankidetzari esker, urte horietan parte hartu zuten langile askoren izenekin zerrenda bat osatu da. Hala ere, badakigu balitekeela eskuragarri dauden erregistroetan agertzen ez diren baina prozesu artistiko eta humano honen parte izan ziren pertsonak egotea.
Beraz, Olaria Sariaren sari-banaketa ekitaldiaren harira, Legazpiko Udalak deialdi irekia egiten die Eduardo Chillidaren lan egin zuten Patricio Echeverríako langile ohi GUZTIEI eta haien familiei, merezitako omenaldi honetan parte hartzeko. "Saria bakoitzarentzat da, bai gurekin jarraitzen dutenentzat, bai, zoritxarrez, jada ez daudenentzat. Haien ekarpena ezinbestekoa izan zen, eta aitortza hau oroitzapen ekintza bat ere bada", dio Eric Gálvez alkateak.
Ekitaldia esker on kolektiboaren ekintza eta memoria historikoaren ariketa izango da, gogoratuz lan baten handitasuna posible egin zuten eskuetan ere badagoela.