Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Olaria 2025 saria Chillidarekin lan egin zuten herritarrentzat

2025/03/27
Olaria 2025 saria Chillidarekin lan egin zuten herritarrentzat

Joan den martxoaren 13an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkuren aretoan, OLARIA 2025 saria emateko ardura duen epaimahaia bildu zen. Epaimahaiko burua Eric Galvez Alvarez alkate jauna; EAJ/PNV talde politikoko Amaia Aizpurua andrea; PSE-EE talde politikoko Oscar Valbuena jauna; LEGAZPIKO EH Bildu talde politikoko ordezkari den Edurne Gonzalez andrea; aurreko urteko irabazleak Javier Iraeta eta Iratzarri elkartea eta Lenbur, Uztarri eta Goiz Deia Txistulariak elkarteetako ordezkariak.  

Oraingoan, 13 hautagai aurkeztu ziren Olaria 2025 sarirako:

  • Amaia Urkia Goitia
  • Chillidarekin lan egin zuten herritarrak
  • Juan Mari Burguera
  • Tere Madinabeitia Agirre
  • Sorgintxulo aisialdi taldea
  • L.E.K. Legazpiko erraldoi konpartsa
  • Coral
  • Eneko Gutierrez magoa
  • Ikatza
  • Jorge Gil
  • Maria Redondo Mugica
  • Judo taldea
  • Legazpiko Santa Cruz egoitzako langileak


Lehen bozketa egin ondoren, Chillidarekin lan egin zuten herritarrak eta Sorgintxulo izan ziren boto gehien jaso zituzten hautagaiak, 5 boto eta 4 boto, hurrenez hurren. Bigarren bozkaketa egin ondoren, hautagai garailea Chillidarekin lan egin zuten herritarrak izan zen 5 botorekin eta Sorgintxulo aisialdi elkartea 4 botorekin.

Azkenik, epaimahaiburuak CHILLIDAREKIN LAN EGIN ZUTEN HERRITARREI OLARIA 2025 saria ematea proposatu zion Udaleko Osoko Bilkurari.
Proposamen hori aho batez onartu zen 2025eko martxoaren 26ko osoko bilkuran.

Olaria 2025 saria maiatzaren 3an emango zaie Chillidarekin lan egin zuten herritarrei Santikutz jaietako programazio barruan.