Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Oinarrizko argazkigintza ikastaroa ikatza argazkilari elkartearen eskutik

2025/05/02
Oinarrizko argazkigintza ikastaroa ikatza argazkilari elkartearen eskutik

Izen ematea maiatzaren 5etik 15era egin behar da Kultur Etxeko Harrean.

Maiatzaren 5etik 15era  egongo da irekita Kultur Etxeko Harreran, maiatzaren 16an hasi eta maiatzaren 30ean amaituko den oinarrizko argazkigintza ikastarorako izen ematea. Ikastaroa Ikatza Argazkilari elkarteko kideek eskainiko dute. Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19.00etatik 20:30etara, elkarteak Kultur Etxean duen egoitzan, nahiz eta eguraldiak baimentzen duenetan kalean ere egingo diren saioak. Kostua 50€ izango da eta ikastaroko lehen egunean adieraziko da nola egin behar den ordainketa. Plaza mugatuak daude ikastaroa egiteko, 12, eta izen emate ordena jarraituko da ikasle gaiak onartzeko. Gutxieneko adina 16 urte. Reflex kamera ekartzea gomendatzen da.