Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udalak Urtatza Birgaitzeko Planaren parte-hartze prozesua martxan jarriko du

2026/10/13
Udalak Urtatza Birgaitzeko Planaren parte-hartze prozesua martxan jarriko du

Legazpiko Udalak Urtatza auzoa bere osotasunean lantzeko plana martxan jarri zuen 2025eko amaieran, Legazpi Auzoetatik ekimenaren baitan auzotarrekin hartutako konpromisoa beteta.

Medina & Murua arkitekto legazpiarrek gidatutako taldeak auzoaren azterketa egin du eta berau modu integralean hobetzeko proposamenak egin ditu, betiere irisgarritasuna, jasangarritasuna eta auzotarren kalitatea erdian jarrita.

Urtatza, bere ezaugarri bereziekin, auzo kohesionatu eta bizigarria da, eta bertako bizilagunek beren ingurua zaintzeko konpromiso argia erakutsi dute eta are garrantzitsuagoa dena: auzoan bertan bizi nahi dute.

Horiek horrela, Udalak herritarrekin lankidetza estuan garatu nahi du plan hori, eta horregatik parte-hartze saio irekia antolatu da:

  • Data: Urriak 20
  • Ordua: 18:00etan
  • Lekua: Olamendi Eskola

Saio honetan, Urtatzako bizilagunek bere iritzia eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte zuzenean. Alkateak, Eric Galvezek, azpimarratu duenez, "Urtatzako bizilagunen iritzia ezinbestekoa da. Guztion artean plan bat landu nahi dugu, auzo irisgarriago, bizigarriago eta jasangarriago bat lortzeko".

Parte hartze saio hau auzoaren etorkizunerako aukera ezin hobea da, eta Udalak guztion ekarpenak jasotzea eta lantzea nahi du, auzoaren bizitza eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Udaletik Urtatzako bizilagun guztiak animatu nahi ditugu saio honetan aktiboki parte hartzera eta prozesuan inplikatzera, beraien ideiak, kezkak eta proposamenak plazaratuz. Auzoaren etorkizuna eraikitzea lan kolektiboa da, eta iritzi bakoitza garrantzitsua da Urtatza irisgarriagoa, iraunkorragoa eta bertan bizi direnen benetako beharretara egokitua lortzeko.