NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko unitate mugikorra izan da eta urtarriletik aurrera ere bueltatzea aurreikusten da
2025/12/15

Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30 bitartean Euskal Herria plazan NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikorra instalatuta egon da. Hitzordua hartuta zuten herritarrek era erosoan beharrezkoak izan dituzten tramiteak egiteko aukera izan dute herrian bertan.
Datorren hitzordua abenduaren 22a, astelehena, izango da, astelehena. Egun horretarako txanda guztiak beteta daude dagoeneko. Hitzordua hartua dutenei eskatzen zaie, mesedez, kontuan hartzeko hitzordura gerturatu ezean beste herritar batek tramitea egiteko aukera galtzen duela.
Ekimenak izan duen harrera ona kontuan izanik 2026an, urtarrilean hasita, hitzordu gehiago izango direla aurreikusten da. Izen emate irekieren berri emango dugu datozen asteetan. 