Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Musikoterapia haurtzaroan” hitzaldia, datorren ostegunean, Leire Ugarte Musika eskolako irakaslearen eskutik

2025/05/15
“Musikoterapia haurtzaroan” hitzaldia, datorren ostegunean, Leire Ugarte Musika eskolako irakaslearen eskutik

Datorren ostegunean, maiatzak 22, 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian, Leire Ugarte Doinua Musika Eskolako irakasleak honako hitzaldia emango du:Musikoterapia: hitzik gabeko komunikazioa haurtzaroan.

Musikoterapiak musika erabiltzen du baliabide gisa. Diziplina honek soinuaren, erritmoaren, melodiaren eta harmoniaren moduko elementuak erabiltzen ditu haurren osasun fisikoa, ongizate emozionala eta mentala sustatzeko eta hobetzeko. Terapeuta espezializatu baten laguntzarekin, hainbat alderdi lantzen dira, hala nola adierazpen emozionala hobetzea, estresa murriztea, antsietatea kudeatzea eta gizarte-gaitasunak garatzea.

Hitzaldia euskaraz izango da eta Haur Hezkuntzako ikasleen familiei zuzendua da.Udal Hezkuntza zerbitzuak antolatu du, Izpien txokoa ekimenaren barruan.

Gerturatu zaitezte! Aukera paregabea da gai horri buruz elkarrekin hausnartzeko.