Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

´Munduko zaporeak. Peru´ sukaldaritza saio arrakastatsua

2025/07/14
´Munduko zaporeak. Peru´ sukaldaritza saio arrakastatsua

Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak elkarlanean antolatutako sukaldaritza tailerra eta dastaketa arrakastatsua izan zen pasa den larunbatean. Cynthia, Ana eta Mari izan ziren ikastaroko irakasle eta gidariak. Herriko gizarte etxean izan zen hitzordua eta 18 herritarrek parte hartu zuten saioan.

Peruko plater tipikoak prestatzeko osagaiak ezagutu ziren lehendabizikoz, izan ere, gurean ohikoak ez diren jakiak izan ziren mahai gainean. Ondoren, guztion artean kozinatzeko tartea hartu zuten eta, amaieran, mahaiaren bueltan denon artean dastatzeko beta izan zuten.

Menua:
1. platerra: Causa de atún

2. platerra: Ají de gallina

Postrea: Pie de limón

Edaria: Chicha morada


Larunbat goiza oso giro onean eta parte hartzailean igaro zen eta bertaratutako guztiak gustura amaitu zuten saioa. Milesker guztioi!

Uda ostean ospatuko da ´Munduko Zaporeak´ hurrengo tailerra eta Cuba herrialdeko plater tipikoak kozinatu eta dastatuko dira.

ARGAZKI GALERIA