Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Movember mugimendua ezagutu eta zabaltzeko bilerak antolatu dira

2025/05/22
Movember mugimendua ezagutu eta zabaltzeko bilerak antolatu dira

Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen, eta gaur egun hedatzen ari den mugimendua da; helburu nagusia gizonek azaroan (moustache) bibotea hazten uztea da, gainerako pertsonei prostatako eta barrabiletako minbiziaren eta gizonezkoen depresioaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz.

Mugimendu honen inguruko informazioa zabaltzeko nahiean bi ekitaldi antolatu dira Urola Garaia:

  • Maiatzak 30: 18.30tan Zumarragako Zelai Arizti Aretoan
  • Ekainak 3: 18.30tan Legazpiko Kultur Etxean

Goierri Garaia Movember elkarte bat osatzeko intentzio dute taldekoek eta lehenengo urratsa mugimendu honen informazioa eskaini eta bazkideak lortzea izango lirateke.

Movember mugimenduaren hasiera

Movember mugimendua gazte talde txiki batekin hasi zen, bibotea hazten eta gizartea kontzientziatzeko dirua biltzen hasi zena. Urtebete igaro ondoren, 2004an, Movember Fundazioa erregistratu zen; 2012. urtean, Global Journal-ek X munduko 100 GKE garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen Movember. Azaroan zehar, milaka gizonek bibotearekin partekatzen dituzte argazkiak sare sozialetan,  #Movember erabiliz.

Gaixotasun posibleak garaiz detektatzeko gizonei, aldizka, urologo batekin azterketa medikoetara joan behar dutela ohartarazteaz gain, hilabete honetan ere dirua biltzen da tratamendu eta ikerketetarako.