Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Montessori pilota bat egiteko tailerra maiatzaren 5etik aurrera Iratzarriren esku

2025/04/16
Montessori pilota bat egiteko tailerra maiatzaren 5etik aurrera Iratzarriren esku

Iratzarri Emakumeen elkarteak Montessori pilota bat egiteko tailerra aurkezten du, maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, San Inazio auzoan duen egoitzan. Ikastaroa Conchi Hidalgok emango du eta doakoa izango da. Izena ematea apirilaren 23an izango da, elkarteko lokaletan, 16.30etatik 18.00etara edo posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Iratzarrik azaltzen duenez, Montessori pilota joko elementu oso egokia da haurtxoentzat. Zentzumen-pilota desberdina da, eta joko-aukera ugari eskaintzen ditu garapenaren etapa desberdinetan, haurra jaioberria denetik ibiltzen hasten den arte. Haurraren gaitasun psikomotorretara egokituta dago, eta, besteak beste, alderdi hauek sustatzen ditu: katuka ibiltzea, begi-eskuaren arteko koordinazioa, kausa-efektu erlazioa, pertzepzio espaziala hobetzea eta abar.

Informazio gehiago:

https://www.iratzarri.eus/iratzarri/hasera/berriak