Mirandaolako ingurunea hobetzeko eta bizitasun handiagoa emateko bilera irekia urriaren 7an
2025/10/03

Legazpiko Udala Mirandaolako parkea hobetzeko plan bat lantzen hasi da, batez ere legazpiarrek gehiago biziko duten espazioa izan dadin.
Datorren urriaren 7an, 17:30etatik 19:30etara Kultur Etxean herritarren saio irekiaegingo da, lanak gidatzen ari den talde teknikoak lagunduta.
Mirandaola gertu dugunon, ezagutzen dugunon eta norantz egin dezakeen imajina dezakegunon arteko elkarrizketa bat bultzatzea da asmoa, galdera haueninguruan:
- Zer da Mirandaola gaur egun niretzat?
- Eremu horri bizia emateko helburua partekatzen badugu, zerk funtzionatzen du jada, eta zer bestek lagunduko luke?
Begirada eta ñabardura guztiak baliagarriak izango dira lanean aurrera egiteko. Animatu eta parte hartu!
