Mirandaola Eguneko herri bazkariko tiketak erosteko azken eguna maiatzak 7. Aurten Udalak postrea jarriko du bertaratzen diren GUZTIENTZAT

Maiatzaren 11n, igandea, Mirandaola Eguna ospatuko dugu. Bertan aurrera eramango den herri bazkarirako tiketak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 7a izango da (asteazkena). Ohi bezala norberak bere bazkaria eramateko aukera izango badu ere, Lekanazpi elkarteak Haragi Paella prestatuko du. Tiketak Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan daude salgai 6€tan.
Aurtengoan gainera Mirandaolara bazkaltzera joaten diren GUZTIENTZAT, paellarako tiketak erosi edo ez, postrea eskainiko du Legazpiko Udalak: Goxart obradoreak egindako gazta tarta edo brownie-a (zeliakoentzat aukera egongo da). Hortaz,postrea Udalaren kontu!
Urtero bezala Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura. Edariak, Mirandaolako tabernatik hartu edo norberak eramateko aukera ere izango du.
Animatu eta parte hartu!