“Martxoak 3, ez dugu ahazten” erakusketa Brinkolako Saloian Martxoaren 21etik 23ra, Arriurdin elkartearen ekimenez
2025/03/18

Arriurdin Elkartearen ekimenez iritsiko da “Martxoak 3, ez dugu ahazten” erakusketa Brinkolako Saloira. Auzoan ere kultur ekimenak egin asmoz urtean antolatuko dituzten ekintzetako lehena izango da hau.
1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren berri ematen zaigu erakusketa honetan. Espainiako poliziak San Frantzisko Elizan (Zaramaga auzoa) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.
Gertakaria hauek ahanzturan eror ez daitezen sortutako erakusketa dugu honakoa.
Erakusketa irekiera martxoaren 21ean 18:00etan izango da eta erakusketa ikusgai egongo da:
- Martxoaren 21ean 18:00etatik 20:00etara
- Martxoaren 22 eta 23an, 11:00etatik 13:00etara.
