Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Martxan, berriro ere, Mintzalaguna ekimena

2014/10/24
Martxan, berriro ere, Mintzalaguna ekimena

Euskaraz trakets moldatzen direnek euskaldun zaharrekin praktikatzeko aukera izango dute

Urte ugari dira Legazpiko Udal Euskaltegiak eta Euskara Batzordeak Mintzalaguna ekimena antolatu eta eskaintzen dutela. Eta aurten ere, halaxe egin dute. Dagoeneko 12 talde daude martxan.

Mintzalaguna ekimenaren helburua, zehazki, euskaraz hitz egin nahi duen lagun taldea osatzea da. Taldean, gidari bat, alegia, euskaldun zaharra, euskara eredu ona duena, eta bizpahiru mintzalagun, euskaraz trakets antzean moldatzen direnak edo euskaraz jarduteko ohitura txikiagoa dutenak, biltzen dira. Astean behin, ordu eta erdiko saioak egiten dituzte, tabernaren batean, paseotxo bat emanez, etab. Talde bakoitzak egokiena iruditzen zaion ordutegia aukeratzen du.  

Euskaraz natural hitz egiten duen edozein herritar izan liteke gidari; mintzalagun, berriz, euskara ulertu, eta maila apalean bada ere, hitz egiteko gai den eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen duen edonor. Beraz, oraindik ere bada aukera martxan dauden taldeetan sartzeko edo talde berriak sortzeko.

Ekimenari buruzko informazio gehiago nahi duenak Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzura (943737188, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.) edo Udal Euskaltegira (943731167, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.) jo beharko du.