Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Marrazketa, kirol jarduerak eta Uztalai-en izena emateko epea maiatzaren 5ean irekitzen da

2025/05/05
Marrazketa, kirol jarduerak eta Uztalai-en izena emateko epea maiatzaren 5ean irekitzen da

Aurreratu genuen bezala, Legazpiko Udalak aisialdiko hainbat jarduera eskainiko ditu udan eta gaur maiatzak 5 irekiko da Uztalai, udaleku irekietan, marrazketa ikastaroan eta udako kirol jardueretan izena emateko epea. Udaleku irekietan izena emateko epea, maiatzaren 18ra arte izango da eta beste bietan, maiatzaren 30ra arte.

Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek (edota hauekin lankidetzan) udan eskainiko dituzten ikastaroen eskaintza osoa biltzen duen liburuxka udaleko webgunean zintzilikatu da eta familiek ikastetxeetako online plataformen bidez jaso dute. Hala ere, Kiroldegian, Kultur etxean eta udaletxean ere eskuragarri dago.

2025eko liburuxka