Maiatzeko jaietako Danborradetako entsegu orokorrak hastear
2025/04/25

Apirilaren 29an, asteartea, Domingo Agirreko kantxa estalian egingo dira maiatzeko jaietako danborradetako entsegu orokorrak.
Bi txanda izango dira: 20:00etan Haur-gazte Danborradakoa eta 21:00etan Herri Danborradakoa
Legazpi Musika Bandako eta Trapalata txarangako musikarekin batera egingo dira bi entseguak. Garrantzitsua da bertaratzea, azken ohar eta izan daitezkeen aldaketen berri zuzenean jaso ahal izateko.
Hala ere, entsegu orokorraren aurretik, azken entsegu arrunten egunak geratzen dira:
Apirilak 25, ostirala, 20:00etan Herri Danborradakoa, Haztegiko atzeko pilotalekuan.
Apirilak 28, astelehena, 18:30ean Haur-Gazte Danborradakoa, Haztegiko atzeko pilotalekuan.