Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna eta Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko dira

Museoen Nazioarteko Eguna eta Gipuzkoako Erroten Eguna direla eta, bisita berezi batzuk antolatu dira Legazpiko ondarea balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko. Animatu eta hurbildu zaitez Legazpiko museoetara!
CHILLIDA LANTOKIN ARTE TAILERRA. ESPAZIOAREKIN JOLASEAN: ASKO ESATEN DUTEN HUTSUNEAK (Doako sarrera. Aurretik erreserbatu behar da: 943 730 428)
Tailer hau Chillidaren Grabitazioetan oinarritutako lan bat egitean datza, artearen beste ikuspegi bat ezagutzeko tailer bat baita. Material sinpleak eta forma oinarrizkoak erabiliz, betetasunarekin, hutsunearekin eta mugimenduarekin jolasten duten konposizioak sortzen ditugu. Helburua da ulertzea Chillidak espazioa nola ikusten zuen, ikusteko zerbait bezala ez ezik, sentitzeko zerbait bezala ere bai. Gainera, artistaren bitxikeria eta mania dibertigarri batzuk ezagutuko ditugu, haren lan egiteko modua hobeto ulertzeko.
Pertsona bakoitzak bere bertsioa egingo du, oreka eta arintasunaren bila.
Informazio gehiago. Espazioarekin jolasean: Asko esaten duten hutsuneak
IGARALDE ERROTA MARTXAN (Aurretik erreserbatu behar da: 943 730 428)
Igaralde baserria, Ogiaren Txokoa, Legazpiko Brinkola landa-auzo ederrean dago. Tibur Agirrek, Igaralde Goikoa baserriko jabeak, ogia egiteko prozesu tradizionaletik gidatuko gaitu: hazia erein, uzta bildu, erabilitako tresnak, irina lortu, orea egin eta laberatu. Aldi berean, euskal baserrien bizimodu tradizionalak ezagutuko ditugu eta XVI. mendeko errota zaharra martxan ipiniko dugu.
Informazio gehiago. Igaralde Errota martxan
EUSKAL BURDINAREN MUSEOA(Maiatzaren 18an doako sarrera. Ez da erreserbarik egin behar)
Museoen Egunean Euskal Burdinaren Museoa doan ikusteko aukera egongo da 10:00-14:00 bitartean.
Informazio gehiago. Euskal Burdinaren Museoa
“FABRIKA BAT, IKASTETXE BAT” ERAKUSKETA (Doako sarrera. Ez da erreserbarik egin behar)
Azkenik, gogorarazten dizuegu ostiral, larunbat eta igandeetan, ekainaren 1era arte, “Fabrika bat, Ikastetxe bat” erakusketa bisitatu ahal izango dela, Garai bateko “Buen Pastor” Ikastetxeko kaperan, gaur egungo Haztegi Ikastolan.