Maialen Lujanbioren ‘RR_6 eRRe(AH)ala’ ikuskizuna Chillida Lantokian, ekainaren 1ean, 18:00etan

Mende laurdena beteko du aurten Legazpiko Bertso Olariak (LBO) bertso eskolak. Hori dela-eta hamaikatxo ekintza izango dira urtean zehar.
Hala, ekainaren 1ean, igandea, Maialen Lujanbioren ‘RR_6 eRRe(AH)ala’ ikuskizuna izango da Chillida Lantokian, 18:00etan, Udalak antolatu eta Bertso eskolak sustatu eta kudeaturik.
RR, hitzen performantzea da. Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak.
RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko. Memoriari, lehenari eta egungoari, botere modu desberdinei eta horietatik eratorritako zenbait problematika lekuko eta mundukoei aipamen egingo die. Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa da RR.