Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Liburu Aurkezpena: Urola. Camino de hierro y agua. Egilea: Mikel Imaz (Urretxu). Urtarrilak 29, Kultur Etxean

2026/01/26
Liburu Aurkezpena: Urola. Camino de hierro y agua. Egilea: Mikel Imaz (Urretxu). Urtarrilak 29, Kultur Etxean

Sabino Legardaereño legazpiarraren ekimenez, eta berak aurkeztuta, Mikel Imaz Urretxuarrak Urola. Camino de hierro y agua liburuaren aurkezpena aurrera eramango da, irudiz lagundurik.

Mikel Imaz urretxuarrak Urola. Camino de hierro y agua liburua argitaratu berri du. Urola ibaiari eta trenari eta beraien inguruko tokiei eta pertsonaiei buruzko liburua da. Idazteko, ibaiaren ibilbide osoa egin zuen oinez, hiru egunetan. Horretaz gain, dokumentazio lan zorrotza egin du.
Imazek dena eman du egitasmo honetan. Dokumentazio lan zorrotza egiteaz gain, argazkiak berak atera ditu. Horretarako, Legazpiko Ikatza argazkilari elkartean ikastaroa egin zuen eta argazki kamera erosi zuen.

Lauzpabost urte eman ditu liburua prestatzen eta urtarrilaren 29an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian aurkeztuko du legazpiarren aurrean, irudiz lagundurik.