Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko egunaren baitan, Zinegoak jaialdiko filmak eta udaletxearen argiztapena

2025/05/14
LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko egunaren baitan, Zinegoak jaialdiko filmak eta udaletxearen argiztapena

Herrialde askotan, oraindik ere, elkarrekin bizitzeko eta maitatzeko sexu bereko pertsonak aukeratzen dituztenek, jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzte. Legazpiko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die horiei guztiei eta babesa eskaini nahi du diskriminazio mota hori desagerrarazteko.

LGTBI kolektiboko pertsona asko (batez ere lesbianak, transexualak, adinekoak edo desgaitasuna duten pertsonak) ikusezinak dira eta ezkutuan bizi dira. Gainera, gaur egun, gure hirietako espazio publikoetan gertatzen ari diren eraso fisikoen gorakadak agerian uzten du askatasun errealik ez dagoela sexu- eta genero-aniztasuna berdintasunez eta diskriminaziorik gabe bizitzeko eta adierazteko.

1990etik gaur arte, asko aurreratu da legearen arloan helburu argi batekin: herritarren arteko berdintasuna lortzea, haien sexu-orientazioa eta/edo generoa edozein dela ere. Gure lurraldean, lege garrantzitsuak onartu izan dira, eremu askotan LGTBI pertsonak gainerako herritarrekin parekatzen dituztenak. Horregatik, udaletxea ostadarraren koloreekin argiztatuko da maiatzaren 17an.

Honen ildoan, eta esan bezalamaiatzaren 17an, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko egunadela eta, Legazpin aurreko bi egunetan izango dira Zinegoak jaialdiko filmen emanaldiak, Legazpiko Kultur Etxeko Areto na

gusian, 19:30ean.

ZINEGOAK , Bilboko LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta Zinegoak Hedapena programaren bidez jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabalduko dira, herrientzat zaila baita mota honetako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Gure bigarren helburua, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

MAIATZAK 15, OSTEGUNA: Haurtzaro/Nerabezaroan gaia jorratzen duten LABURMETRAI SORTA.

MAIATZAK 16, OSTIRALA- FIKZIOZKO PELIKULA: 

"Todo el silencio" du izena, mexikarra (gazteleraz euskarazko azpidatziekin): Goizetan, zeinu-hizkuntzako irakaslea da Miriam, eta, arratsaldeetan, antzerki profesional batean parte hartzen du. Bien bitartean, harreman egonkor eta pasioz betea bizi du bere neska-lagunarekin, Lolarekin. Pertsona gor baten antzeko bizitza daukan arren, dena goitik behera amilduko zaio entzumena galtzen ari dela konturatzen denean.

Zuzendaritza: Diego del Río

Iraupena: 78'

TRAILER OFIZIALA