Legazpiren irudi berria duten poltsen banaketa ostiral honetan
2025/09/18

Joan den irailaren 11n Legazpiko Udalak bere irudi korporatibo berria aurkeztu zuen. Bertan, Eric Galvez alkateak, Gorka Gómez diseinuaren sortzaileak eta David Guerreiro epaimahaikideak parte hartu zuten. Ekitaldiari amaiera emateko, Ane Belokik testu hunkigarria irakurri zuen Jesus Castillejo eta Ainhoa Enatariagaren musikaz lagunduta, eta irudi berria duten poltsak banatu zituzten bertaratutakoen artean.
Joan ezin izan zutenentzat, Udalak iragarri du bihar, ostirala, 12:00etatik 13:00etara, berriro ere poltsak banatuko direla, doan, pertsona bakoitzeko bana, HAZren ate aurrean, izakinak agortu arte.
EKITALDIAREN BIDEOA HEMEN