Legazpiko zaintza ekosistema lantzeko hiru tailer aurrera eramango dira herrian

Legazpi, Gipuzkoako beste hainbat udalerrik bezala, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen dituzten Zaintza HerriLab estrategiaren parte izan nahi du. Eusko Ikaskuntza eta Foru Aldundiarekin batera, Legazpiko zaintza sistema proiektua ezarri nahi da, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzeko.
Aipagarria da gaur egun Legazpin 80 urtetik gorako 760 pertsona daudela; biztanleen %26,7 65 urtetik gorakoa da eta %34,4 60 urtetik gorakoa, lurraldeko bigarren kopururik altuena izanik. Biztanleriaren zahartzea etorkizuneko erronka bat da. Eguneko aldaketa soziodemografikoen ondorioz, zahartzaroaren etapa luzatu egiten da. Gero eta urte gehiago bizi gara eta horrek bizitza ibilbidearen pertzepzio berria dakar. Zahartzaroaz jardutean bizitzako esparru guztiak kontuan hartu behar dira, eta ezinbestekotzat jotzen da adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpena, zaintza lanean, boluntario-lanean eta belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioan.
Garrantzitsua da Legazpiko pertsonen bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintzaren egituratzea sustatuko duen ekosistema baten alde lan egitea. Arreta eta zainketa eredu berri bat sustatu nahi da, arreta eta zainketa-ibilbideak diseinatu. Pertsonarengan oinarritutako arreta ikuspegia erabiltzea, pertsona ardatz eta erdigune gisa jarriz.
Pertsonaren autonomia pertsonala eta parte-hartze soziala sustatu nahi da, haren premia integralei erantzunez. Zaintzak behar dituen pertsonari eta haren laguntza-sareari (familia eta zaintzaile afektiboak) arreta integral eta jarraitua bermatu behar zaie, pertsona bere ingurunean mantentzea sustatu. Herriko baliabide ezberdinen arteko komunikazioa eta elkarlana indartu nahi da eta osasun zentroarekin etengabeko harremana izan.
Honetarako, herriko eta eskualdeko eragileei bai Legazpiko udal zerbitzuetako erabiltzaileei galdetegi bat pasa ondoren eta bertan jasotako informazioaren diagnostikoa txosten batean adierazi ostean, 3 tailer burutuko dira maiatzaren 7an, 14an eta 21ean arratsaldeko 16:30tatik 19:00tara Gizarte zentroan.
- Maiatzak 7: egindako diagnostikoaren deboluzioa gauzatuko da eta hausnarketa kolektibo bat ere.
- Maiatzak 14: arazoen mapa bat egingo da denon artean, Legazpin dauden arazoak eta lehentasunak identifikatuz.
- Maiatzak 21:konponbideen mapa bat burutuko da, ondoren proposamen bat egiteko, arreta eta zainketa erdu berriak proposatzeko.
Legazpiko zaintzaren ekosistema proiektuarekin batera, Ezkurrenea proiektua daukagu. Ezkurrenea, belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioa izango da. Proiektu honen bidez, Legazpik arreta, babes eta garapen sozialerako eredu berritzaile berri bat ezarri nahi du. Bi helburu nagusiri erantzun nahi die: alde batetik, biztanleriaren zahartzeak dakarren erronkari erantzutea; lankidetza, belaunaldien artekotasuna, erantzukidetasuna eta elkartasuna bezalako balioak indartuz eta, bestetik, gazteen emantzipazio beharrari erantzutea.
