Legazpiko Udalak Segurajauregi etxea enkantera atera du
2025/05/19

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala, Legazpiko Udalak Segurajauregi etxea (aintzinako irakasleen etxea) enkante publikoan salduko du. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.
Telleriarte barreiatua 40an kokatuta dagoen eraikinak lau etxebizitza eta beste lau trasteleku ditu, hiru solairutan banatuta. Higiezinak guztira 587,21 m2ko azalera eraikia du eta kokatuta dagoen lursailak, ostera, 664,71 m2.
Enkantearen baldintza guztiak Legazpiko Udalaren web orriaren iragarki oholan aurki daitezke, zehazki, esteka honetan:
Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9an amaituko da eta ez da eraikina bisitatzeko aukerarik egongo, bere egoera txarra dela eta.