Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak nazio marka adierazten duten kartelak jarri ditu herriko bi sarreretan

2015/06/11
Legazpiko Udalak nazio marka adierazten duten kartelak jarri ditu herriko bi sarreretan
Euskal Herri osoko udalerriek nazio marka berbera erabiltzeko Udalbiltzaren proposamenari batu zaio Legazpi. Modu honetan, udalak bi seinale berri jarri ditu, udalerriko bi sarreretan.
 
Egitasmoaren helburua da gure nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea, eta udaletatik gizartearen arlo guztietara zabaltzea. Ekimenak, Euskal Herriaren nazio egitura indartzeaz gain, herrien arteko saretzea lortzeko, euskal herritartasuna bultzatzeko eta nazioartean Euskal Herria ezagutarazteko balioko du.