Legazpiko Udalak 16. Enpresen Lasterketan parte hartu du Ehlers-Danlos sindromea ikusaraziz

Pasa den maiatzaren 18an, igandea, 16. Enpresen Lasterketa ospatu zen Donostin. Urtero ospatzen den kirol-ekitaldiak langileen eta enpresen artean jarduera fisikoa, laguntasuna eta pertenentzia-harrotasuna sustatzea du helburu. Lasterketak 8,5 kilometro ditu eta aurten, lehendabizikoz, Legazpiko Udaletik bi talde ordezkarik parte hartuko zuten.
Legazpiko Udaleko langilea den Endika Altzelairen alabak, Erinek, Ehlers-Danlos gaitza du. Maiatza Ehlers-Danlos ikusarazteko eta kontzientziatzeko hilabetea da eta 2025eko maiatzeko hirugarren ostirala, hilaren 16a, Ehlers-Danlos Baskularra ikusarazteko eta sentsibilizatzeko eguna. Horregatik, izena emandako korrikalari bakoitzetik euro 1 arrazoi hori laguntzeko erabiliko da.
Erinek lasterketa guztia bere aita eta Legazpiko Udaleko langileen babesean eta jai giroan egin zuen. Korrika egin ezin eta taldekideak animatzera Legazpiko Udaleko zenbait lankide ere hurbildu ziren, babesa emateko kartel polita eskuan zutela.
Eguraldia lagun goiz bikaina izan zen talde izaera, lankidetza, elkartasuna eta laguntasuna goratzeko.



